Kurume (Fukuoka)
Kurume (japonieraz: 久留米市 Kurume-shi ) Japoniako hiri bat da, Fukuoka prefeturako hirugarrena, Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 302.532 biztanle ditu eta Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuaren barnean dago. Honek 5.738.977 biztanle ditu eta Japoniako laugarren metropoli eremua da.
Kurume 久留米市 久留米市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Kyushu Kyushu Fukuoka | ||
Alkatea | Tsutomu Okubo (en) | ||
Izen ofiziala | 久留米市 | ||
Jatorrizko izena | 久留米市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°19′09″N 130°30′30″E / 33.31925°N 130.50833°E | ||
Azalera | 229,84 km² | ||
Mugakideak | Ogōri (en) , Asakura (en) , Chikugo (en) , Okawa (en) , Ukiha (en) , Yame (en) , Oki (en) , Hirokawa (en) , Tachiarai (en) , Tosu (en) , Kanzaki (en) eta Miyaki (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 302.858 (2020ko irailaren 1a) −1.694 (2015) | ||
Dentsitatea | 1319 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1889ko apirilaren 1a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Modesto, Hefei eta Kōriyama | ||
http://www.city.kurume.fukuoka.jp www.city.kurume.fukuoka.jp |
Geografia
aldatuPrefeturaren hego-mendebaldean dago, Ariake Badiaren ertzean. Alboan dauka Yanagawa hiri turistikoa, bere kanalengatik ezaguna.
Historia
aldatuBosgarren menderako jadanik fundatua zen gaur egungo Kurumeko lurretan Kōra Taisha santutegi xintoista.
1504 eta 1521 artean Kurumeko gaztelua eraiki zen Chikugo ibaiaren ertzeko muino batean. XVI mednean borroka ugari izan ziren Kyushuko lurretan eta 1587an Toyotomi Hideyoshi shogunak Mori Hidekaneri eman zion agintea. Tokugawa Ieyasuk Sekigaharako Gudua irabazi ondoren bere aldekoa izan zen Tanaka Yoshimasa jarri zuen agintari. Dena dela 1871 arte Arima leinua izan zen Kurume gobernatu zuena.
1889ko apirilaren 1ean eratu zen Kurume hiria. Bridgestone neumatiko fabrikaren egoitza nagusia da.
1945ean hegazkin etatubatuarren bonbaketak jasan zituen.
Iruditegia
aldatu-
Kurume hiriaren ikuspegia.
-
Kurumeko gazteluaren harresiak.
-
Kurume Suiten-gū santutegia.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) Webgune ofiziala