Kurkubi

Eskrofulariazeoen familiako Rhinanthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Ertza zerraduna duten lantza-formako hostoak, eta korolaren tutua kurbatua duten galtzarbeko lore hori eta isolatuak dituzte. Arruntak dira

Kurkubia (Rhinantus minor) Eskrofulariazeoen familiako eta Rhinanthus generoko landare belarkaren izen arrunta. Ertza zerraduna duten lantza-formako hostoak, eta korolaren tutua kurbatuta duten galtzarbeko lore hori eta isolatuak dituzte. Arruntak dira Europan zein Asia mendebaldean.[1]

Kurkubi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOrobanchaceae
GeneroaRhinanthus
Espeziea Rhinanthus minor

Ezaugarriak

aldatu

10-50 cm-ko urteko espeziea da, hosto zeihar lineal, horzdun dituena. Lore horiak, 1,5 cm-rainokoak, bilabiatuak, goiko ezpaina krosko itxurakoa, beheko ezpaina trilobulatua, sarritan bi hortz morerekin, galburu koloretsu batean, braktea triangeluar lanpinekin.

Fruituak ematean puztutako kaliza, glabro. Espezie aldakorra. Udaberrian eta udan loratzen da. Latinezko Rhinanthus izenak (sudur-lorea) loreen forma aipatzen du.

Habitat

aldatu

Sega-belardietan, belardietan eta dunetan bizi da.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu