Kujavia
Kujavia[1] (polonieraz: Kujawy) Poloniako ipar-erdialdeko eskualde historikoa da. Eskualdeak Vistularen erdi-ibilguaren eta Notećen goi-ibilguaren arroak hartzen ditu. Hiru zati bereizi ohi dira: iparraldea (Bydgoszcz hiriburu duena), mendebaldea (Inowrocław hiriburu duena) eta ekialdea (Włocławek hiriburu duena).

1999tik Kujavia gehiena Kujavia-Pomeraniako voivoderriaren barnean dago.
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Europako eskualde historiko-politiko nagusiak Euskaltzaindia.net