Kuban-Azoveko Lur Beheak

Kuban-Azoveko Lur Beheak (errusieraz: Кубано-Приазовская низменностьtranslit.: Kubano-Priazóvskaya nizmennost) edo Kubango Lur Beheak (errusieraz: Прикубанская низменностьtranslit.: Prikubánskaya nizmennost) hegoaldeko Europar Errusian hedatutako lautada da, Ziskaukasiako mendebaldean dagoena.

Kuban-Azoveko Lur Beheak
MotaLur behereak
Geografia
Map
Koordenatuak45°20′21″N 37°24′11″E / 45.33917°N 37.40306°E / 45.33917; 37.40306

Honako mugak ditu: mendebaldean, Azov itsasoko urak; hegoaldean, Kaukasoko mendikateak; iparraldean, Kuma-Manitxheko sakonuneak; eta ekialdean, Stavropolgo altuerak. Lautadak, batez beste, 100-150 metroko altuera du itsas mailatik. Kuban ibaia du ardatz geografiko nagusia. Yeya ibaia ere nabarmendu behar da, iparraldetik baitoa.

Inguruko klima kontinentala da: negu hotz samarrak, uda beroak eta prezipitazio gutxi (400-600 mm urtean, batez beste). Landaretza nagusia estepakoa da, eta belardiak eta substratu karbonatikoaren gainean garatutako txernozem-lurzorua ditu ezaugarri. Inguruan hidrokarburo-hobiak aurkitu dituzte.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.