Ksar

Afrikako iparraldean gotorlekua

Ksar, ksour o ksur (Arabiar magrebtarra: قصر qser, pluralean qsur) Afrikako iparraldean "gaztelua" adierazteko hitza da. Ziur aski, latinetik dator, castrum hitzatik. Badago hitz horren bariantea, Qasr, "jauregia" edo "gaztelua" esateko Sirian, Jordanian eta beste lurraldetan. Ksar hitzatik alkazar dator.[1]

Timimounen erorkinak, Aljeria.

Arkitektura

aldatu

Magrebeko ksour bat etxe gainjarriak dira, normalean bihitegi kolektiboak eta beste egitura amankomun batzuk dituztenak, hala nola meskitak, bainuak, labea eta dendak. Ksour edo igherman oso presente daude Afrikako iparraldean oasietan kokatuta dauden populazioetan. Ksarrak batzuetan herri menditsuetan kokatzen ziren; horrek defentsa errazten zuen. Jarraian egina zeuden harresi bakar baten gainean eraiki ohi ziren.

Egitura osoaren eraikuntza-materiala adobezkoa izaten da, edo harriz eta adobez moztua. Ksarrak bereberen arkitekturaren adierazpen nagusietako bat dira.[2]

Iruditegia

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Henri Terrasse, Kasbas berbères de l'Atlas et des oasis. Les grandes architectures du Sud marocain (1938), «Architectures », Centre Jacques Berque/Actes Sud, 2010, 176 or.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Frantsesez)(Ingelesez):[1] Tunisiako ksarren inguruko informazioa.