Kronoberg gaztelua

Kronoberg gaztelua (suedieraz: Kronobergs slott) Suedia hegoaldeko Växjö hiritik gertu dagoen gaztelua da, gaur egun hondarretan aurkitzen dena. Kronobergeko konderriak gaztelu honetatik hartu zuen izena.

Kronoberg gaztelua
Kronobergs slott
Frontal view of ruins from the main land..jpg
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaKronobergeko konderria
Suediako udalerriaVäxjö udalerria
Ur-masaHelgasjön (en) Itzuli
Koordenatuak56°56′30″N 14°47′41″E / 56.9417293°N 14.7947217°E / 56.9417293; 14.794721756°56′30″N 14°47′41″E / 56.9417293°N 14.7947217°E / 56.9417293; 14.7947217
Historia eta erabilera
JabeaNational Property Board (en) Itzuli
KudeatzaileaKulturparken Småland
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Lars Mikaelson, Växjöko apezpikuak eraiki zuen hiritik 5 kilometro iparraldera 1444 urtean. 1470an daniarrek suntsitu egin zuten eta gerra bukatu zenean 1472an berreraiki zen.

XVI mendeko Erlijio Erreforman Gustavo I.a Vasak konfiskatu egin zuen. 1542an Nils Drakek gidaturiko matxinoek hartu zuten baina 1543an matxinada amaitu eta koroak berreskuratu zuen. Suedia eta Danimarka arteko mugan egonik gotortzea erabaki zen eta Småland probintziako garrantzitsuenetakoa izatera iritsi zen. XVI mendean borroka asko izan ziren bertan eta aldiro kaltetu eta gotortu egin zuten, 1612an daniarrek erasotu eta erre egin zuten arte. 1658ko Roskildeko Itunaren ondoren Suedia eta Danimarkaren arteko muga Øresund itsasartera aldatu zen eta gazteluak garrantzia estrategikoa galdu zuen.

IruditegiaAldatu


Kanpo estekakAldatu