Ireki menu nagusia

Kroaziako Antzoki Nazionala (kroazieraz: Hrvatsko narodno kazalište u Splitu) Split hiriko antzoki nagusia da.

Kroaziako Antzoki Nazionala
HNK Split.JPG
Kokapena
Herrialdea Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Split-Dalmazia eskualdea
HiriaSplit
Koordenatuak 43° 30′ 40″ N, 16° 26′ 15″ E / 43.511024°N,16.437467°E / 43.511024; 16.437467Koordenatuak: 43° 30′ 40″ N, 16° 26′ 15″ E / 43.511024°N,16.437467°E / 43.511024; 16.437467
Historia eta erabilera
Irekiera1893
Jabea Split
Arkitektura
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Spliteko Udal Antzokia 1893an eraiki zen. Emilio Vecchietti eta Ante Bezić arkitekto splitarrek diseinatu zuten. Antzokiak 1.000 ikuslerentzako tokia zuen 16.000 biztanleko herrian, garai hartan Europa hego-mendebaldeko antzoki handiena izan zen.

1920an berriztua izan zen eta Dalmaziako Antzoki Nazionala izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerran zehar itxita egon ondoren 1945ean ireki zituen berriz ateak. 1970an su handi batek erre zuen eta hamar urtetan berreraikitze lanak luzatu ondoren 1980an inauguratu zuten berriz ere.

JaialdiakAldatu

Urtero 300 ekitaldi inguru izaten dira bertan. 1954tik aurrera Spliteko Udako Jaialdia (Splitsko ljeto) ospatzen da, uztailaren erdialdetik abuztuaren erdira. Hainbat ekitaldi Dioklezianoren jauregian ere izaten dira.

1991tik aurrera Marulićen egunak (Marulićevi dani) ospatzen da. Astebete irauten du eta apirilean izaten da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kroaziako Antzoki Nazionala (Split)