Krishna Krisaorrekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Poseidonen sagan du bere agerpen bakarra. Indiar Ozeanoko zutabearen zaindaria da saga honetan. Shiryu Dragoikoa da bere aurkaria saga honetan.

Krishna Krisaorrekoa
Datu biografikoak

Hasieran, Shiryu erabat mespretxatzen du, eta alde egiteko esaten dio. Baina Shiryuk ez du handik ihes egiteko inongo asmorik, eta aurre egitea erabakitzen du. Krishnak behin eta berriz erasotzen du Poseidonen hiruhortzarekin, halako batean, Dragoiko zaldunaren ezkutua suntsituz eta zalduna bera alderik alde zeharkatuz. Une horietako batean, Shiryuren armajantzia urrezkoa bihurtzen da, eta Shura Kaprikorniokoagandik heredatutako Exkalibur teknika erabiltzen du, baina, teknika amaitu aurretik, brontzezko zaldunaren armajantzia berriz brontzezko bihurtzen da, eta ez du lehen saiakera horretan hiruhortza suntsitzea lortzen. Bai ordea hurrengoan, hiruhortza suntsitzeaz gain Krishnaren ezkatazko armajantzia ere suntsituz.

Honen ondorioz, loto posturan esertzen da zutabearen aurrean, eta aireratu egiten da, bere kosmosarekin hesi bat sortuz. Shiryu behin eta berriz saiatzen da bere Dragoi Sorkariarekin hesi hori suntsitzen, baina Krishnak beste horrenbestetan jaurtitzen du Dragoiko zalduna bere Maharoshini teknikarekin, eta honi, garaipena lortu nahi baldin badu, aldi berean zazpi txakrak ebaki beharko dizkiola esaten dio. Shiry itsu geratzen da Maharoshini teknika jasan izanaren ondorioz, baina, azken unean, Krishnaren zazpi txakrak lerrokatuta ikustea lortzen du eta Exkalibur teknikarekin ebaki egiten dizkio, garaipena lortuz. Orduan, Kiki iristen da Librako armajantziarekin, eta, armajantzi hau osatzen zuten armetako bat hartuz, zutabea suntsitzen du.

Kanpo estekak aldatu