Krestomatia antologia mota bat da. Helburu didaktikoz egiten den idazki hautatuen bilduma, antologia.[1] Literatura genero honetan egile baten edo batzuen testuen zati onenak aukeratzen dira; izan daiteke baita ere garai baten edo genero baten pasarte onenak. Etimologikoki grezieratik dator: chrēstós —'baliagarri'— eta manthánō —'ikasi'—, hau da, ikasteko baliagarria. Beraz, bi esanahi izan ditzake hitz honek: egile edo gara baten literatura baloratzeko testuen bilduma edo, bestela, hzkuntza bat ikasteko pasarte bildumna.

Kontzeptuaren historia aldatu

IV. mendean Helladius Zesareakoak literatura greziarraren pasarteen antolagia bati izen hori eman zion. V. mendean Prokopio Zesareakoa gauza bera egin zuen. XVI. mendetik aurrera krestomatiak ugaritu ziren baina orduan helburu pedagogiko batekin: ikasleei zuzendutako bildumak ziren batez ere itzulpengintzaren praktikan aritzeko.

Ezaugarriak aldatu

  • Helburu pedagogikoa du, ikasleei zuzenduta, egile, garai edo estilo bat hobeto ezagutzeko.
  • Antzinako hizkuntzetan ematen da batez ere, hebraiera, greziera, latina ikasteko.

Krestomatiak euskaraz aldatu

Euskaraz ere horrelako lanak argitaratu izan dira:

  • Arturo Kanpion: Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara, 1884. Liburu honetan Kanpionek "Lardizabal, Axular, Intxauspe eta Mogelen testuez osaturiko krestomatia" jaso zuen.[2]
  • Gero taldea: Jon Mirandere-ren idazlan hautatuak, 1981. Jon Mirande idazle zuberotarra erreibindkatzeko asmoz, talde horrek bere prosazko pasarte onenak bildu zituen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu