Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

Aurretik gotorleku txiki bat egon zen tokian Ortenburgeko kondeek gaztelua eraiki zuten 1247 eta 1325 artean Kolpa ibaiaren gaineko muino aldapatsuan. 1336ko agiri batean castrum Grafenwarth izenaz aipatzen da eta 1449an ageri da lehen aldiz Costel, dagoeneko Clejeko kondeen eskutan. 1456an Celjeko Ulrich II.a hiltzean Habsburgotarrek eskuratu zuten.

XV eta XVI mendeetan otomandarren aurkako frontean garrantzi estrategiko handia izan zuen. 1578an otomandarrek gaztelua eskuratu zuten eta bertakoak hiltzeaz gain inguru guztia despopulatu zen eta uskok taldeak bizi izan ziren inguruan. Gaur egun Kostel herriak 10 biztanle baino ez dauka 2012ko erroldaren arabera eta udalerri guztiak 661 biztanle.

IruditegiaAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kosteleko gaztelua