Korrelazio kanonikoak bi aldagai multzoren arteko erlazioa aztertzen du, multzo bateko aldagaien funtzio lineal bat aurkituz beste multzoko aldagaien funtzio lineal batekin duen korrelazioa maximizatuz. Erregresio anizkoitzari buruzko hedapena dela esan daiteke, non mendeko aldagaiak anitz diren. Baita ere, osagai nagusien analisiaren parekoa dela esan daiteke, baina osagai nagusien analisiak bariantza maximizatzen duelarik, korrelazio kanonikoak aldagai multzoen arteko korrelazioa maximizatzea du helburu. Adibidez, alde batetik adimen koefizientea, irakurtzeko abiadura eta abiadura aritmetikoa aldagai multzoa, beste alde batetik dauden matematika puntuazioa, hizkuntza puntuazioa eta musika puntuazioa aldagai multzoarekin lotu nahi badugu, bi multzoetarako aldagaien konbinazio linealak erabiliz, konbinazio lineal hauen arteko korrelazioa maximizatzeko, korrelazio kanonikoaren analisia erabiliko da.

Bibliografia aldatu

  • EVERITT, B. S.: The Cambridge Dictionary of Statistics. Third Edition, Cambridge, 2006.

Kanpo estekak aldatu