Koror Palauko uharte eta estatua da, biztanle gehien dituena; 2004an 14.000 biztanle zituen. Bertan dago Koror hiria, herrialdeko handiena.
Uharte honek 21 kilometro koadro ditu eta, Koror hiriaz gain, zenbait herrixka daude bertan: Meyuns, Ngermid, Ngerkesowaol, Ngerchemai, Iyebukel, Idid, Meketii, Dngeronger, Ikelau, Medalaii, Ngerbeched eta Ngerkebesang.