Hub edo kontzentratzailea konputagailu-sare baten kable guztiak konektatzeko gailua da.

4 atakako ethernet hub-a
D-link markako hub

Funtzionamendua aldatu

Hub-a errepikatzaile moduan funtzionatzen du, hau da, heltzen zaion datu-paketea edo trama konektatuta dauden ordenagailu guztiei bidaltzen die, hots, ordenagailu guztiek informazio bera jasoko dute. Gailu honek talka seinale bat bidaltzeaz arduratzen da, baldin eta talka suertatu dela antzematen badu. Fisikoki izar topologiaren itxura du, baina praktikan (logikoki) bus topologiaren portaera du. Hub-en alternatiba moduan existitzen dira beste sistema batzuk daude, non ordenagailuak seriean konetatuta dauden. Honi multiportu errepikatzailea deritzo, hiru motatakoak existitzen dira.

  • Pasiboak: Ez dute elikadura elektrikorik behar.
  • Aktiboak: Elikadura behar dute.
  • Adimentsuak: "smart hubs" deiturikoak, prozesadorea duten hub aktiboak dira.

OSI ereduaren arabera hub-ak maila fisikoan egiten du lan, egiten duen bakarra heltzen zaizkion seinaleak errepikatzean datza. Hauek oso erabiliak izan ziren bere momentuan baina switch-ak heldu eta prezioak egokitu bezain laster azken hauek hub-en lekua hartu zuten.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu