Izar sare

Sare-topologian, terminal nagusi batera konektatuta dauden hainbat terminalez osatutako sare-mota

Izar sare batean estazio guztiak nodo zentral batekin zuzenean konektaturik daude. Sare topologiarik erabiliena da konputagailu-sareetan. Nodo horrek, Switch edo Hub, transmisioak birbidaltzen ditu estazioetara. Hub-aren kasuan, estazio guztiei berrigortzen die mezua bus topologiaren funtzionamendua gauzatuz, nahiz eta fisikoki topologia izar modukoa izan. Switch, hub edo router bat daukaten sare lokal ia guztiak izar topologiakoak dira.

Izar topologiaren irudia

Abantailak aldatu

  • Estazio batek huts egin ezkero sarea ez da gelditzen, ez du inolako eraginik beste estazioetan
  • Nodo nagusiak mezu guztien transmisioa kontrolatzen du
  • Matxurak antzemateko eta isolatzeko oso erraza da
  • Estazioek transmisio abiadura desberdinak izan ahal dituzte
  • Kontrola eta kudeaketa zentralizatua
  • Modularitate handia. Estazio berriak gehitzea eta aldatzea erraza da
  • Aldi baterako sareak eratzeko aproposa
  • Estazio bakoitzak hub zentralera bere kable propio duenez ez daude talkak izateko arriskurik
  • Instalatzeko erraza

Desabantailak: aldatu

  • Nodo nagusiak huts egin ezkero sarea erori egiten da
  • Estazio zentralaren ahalmenaren arabera dago sarearen erantzun-abiadura, normalean bus eta eraztun topologiak baino motelagoa izanik
  • Nodo zentralak kableen luzera baldintzatzen du
  • Nodoen kopuru eta klabe luzera mugatuak
  • Estazio guztiak nodo nagusira kableatu behar dira, nahiz eta beste nodo batzuk hurbilago egon
  • Mantentze kostuak epe luzera handi daitezke

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu