Konstituzioaren zubia (Venezia)
Konstituzioaren zubia (italieraz: Ponte della Costituzione), baita ere Ubide Handiko Laugarren Zubia-Geltokiaren zubia, Venezia hiriko garrantzitsuenetariko bat da. Ubide Handian lau zubi bakarrik daude eta Konstituzioena horietako bat da. Santiago Calatrava arkitektoak diseinatu zuen. Komunikatzen Piazzale Roma Santa Luzia geltokiarekin.
Konstituzioaren zubia (Venezia) | |
---|---|
Ponte della Costituzione | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Veneto |
Italiako hiri metropolitarra | Veneziako Hiri Metropolitanoa |
Italiako udalerri | Venezia |
Sestiere | Cannaregio |
Koordenatuak | 45°26′20″N 12°19′10″E / 45.4389°N 12.3194°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2008ko irailaren 11 |
Inaugurazioa | 2008ko irailaren 11 |
Izenaren jatorria | Italiako Konstituzioa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Santiago Calatrava |
Diseinatzailea | Santiago Calatrava |
Materiala(k) | altzairua, beira, Istrian stone (en) eta trakita |
Dimentsioak | 9,28 () × 94 () m |
Gurutzatzen du | Veneziako Ubide Handia |
Kontaktua | |
Helbidea | ponte costituzione |
Ezaugarriak
aldatuZubiak arku metaliko bakarra du. 94 metroko luzera ditu eta erdian 81 metroko argia. Zabalera muturretan 5,58 metrokoa eta erdian 9,38koa da. Erdian altura nagusia du, 9,28 metro.
Polemikak
aldatuKonstituzioaren zubiak polemika desberdinak ezagutu ditu:
- Hasierako proiektuak ez zuen aurrikusten mugitzeko arazoak dituzten pertsonen bidea.
- Zubiaren estabilitatearen inguruko zalantza handiak zeuden eta horrek proiektua atzeratu zuen.
- Errepublikaren presidenteak, Silvio Berlusconik, zubia inauguratu behar zuen baina, talde desberdinen protesten beldur, azkenean inauguratu gabe ireki zen, 2008ko irailaren 11an.
Iruditegia
aldatuIkus gainera
aldatu- Rialto zubia, zaharrena.
- Akademiaren zubia, XIX. mendekoa.
- Oinutsien zubia, modernoena, Piazzale Roma eta Santa Luzia geltokia lotzen duena.