Ireki menu nagusia

Konstituzio parkea Nafarroako Barañain udalerrian dagoen parke bat da.

Konstituzio parkea
Barañain - Parque de la Constitución 06.jpg
Konstituzioaren parkearen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Barañain
Helbidea Konstituzioaren parkea
31110
Koordenatuak 42° 48′ 11″ N, 1° 41′ 27″ W / 42.80291667°N,1.69078333°W / 42.80291667; -1.69078333Koordenatuak: 42° 48′ 11″ N, 1° 41′ 27″ W / 42.80291667°N,1.69078333°W / 42.80291667; -1.69078333

ParkeaAldatu

Konstituzio Parkea Barañain udalerriko gune berde zabala da, aisialdirako tokia, batik bat eguraldi ona etortzen denean. Barañaindarrek primeran pasatzen dute bertan.

Parkeko lorategiek eta oinezkoentzako ibilbideek osagarri bikaina daukate, primerako erakargarria, parke bukaerako lakua hain zuzen ere. Lakuak erdialdean irla bat dauka, eta baita begiratoki zabala ere. Ingurune hau sarritan erabili ohi da herriko festetako ikuskizunen eta abuztuko “Musika gauak” zikloaren barneko kontzertuen eszenatoki bezala, aire librean edozein jarduera egiteko anfiteatro natural aproposa eskaintzen baitu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstituzio parkea (Barañain)