Konposatu inorganikoen nomenklaturaKimika inorganikoarenelementu eta konposatuen konposizioa, egitura eta formakuntzak aztertzen dituen kimikaren arloa da. IUPACek zenbait arau aholkatzen ditu kimika inorganikoaren konposatuaren izendapenari buruz; IUPACen liburuari, liburu gorria ere deitzen zaio. Idealki, edozein konposatuk izen bat izan beharko luke, zeinetik nahasketarik gabe formula kimiko bat atera daiteke.
Konposatu inorganikoak, gehienbat, metalez osatuta egon ohi dira (M + EzM) non M-n metal baten katioia izango genuke, eta EzM-ean, ez-metalikoa den atomo baten anioia. Hala eta guztiz ere, ez-metalez soilik osatutako konposatu ez-organikoak daude (SiO2 adibidez). Horren arrazoia kimika organikoa karbono-karbono loturan oinarritzea da. Horregatik, ez-metalak ditugunean beste konposatu batzuk osatzen, kimika inorganikoaren barnean kokatzen ditugu.
Urteetan zehar, konposatu inorganikoak izendatzeko hainbat modu egon dira. Gaur egun IUPAC izeneko erakundeak aukeratzen du zein modutan idatzi behar den, edo zein hobesten duen. Nahiz eta modu asko egon konposatu inorganikoak izendatzeko, garrantzitsuenak 3 dira.
IUPACek hobesten duen izendatze-metodoa da. Nomenklatura mota honetarako, konposatuaren atomizitatea begiratu behar da, hau da, atomo berdinaren kopurua zenbatu behar da, eta horren arabera aurrizki bat erabili, ondoren konposatuaren izena jarriz.
Nomenklatura mota hau ere IUPAKek onartzen du eta kasu honetan balentzia kopurua konposatuaren bukaeran idazten da zenbaki erromatarretan. Baina balentzia ezberdin bakarra izan dezakeen konposatua bada, ez dago idatzi beharrik zenbaki erromatarrez.
Nomenklatura tradizionala edo klasikoa ez da IUPACek hobesten duena, gaur egun ditugun konposatu guztiak ezin baititu izendatu. Nomenklatura mota hau erabiltzeko, gure konposatuaren balentzia zenbakia jakin behar da, honen arabera izen ezberdina hartzen baitu.
Elementuak
Li
Na
K
Rb
Cs
Be
Mg
Ca
Sr
Ba
B
Al
Ga
In
Tl
C
Si
Ge
Sn
Pb
N
P
As
Sb
Bi
O
S
Se
Te
F
Cl
Br
I
Balentzia kopurua
+1
+2
+3
±4
±3,+5
-2,+4,+6
±1,+3,+5,+7
Balentzien taula horretan elementu gehienak daude, baina ez guztiak, batzuk salbuespenak baitira.
Behin oxidazio-egoera dakigula, izendatu egingo dugu; horretarako, atzizki eta aurrizkiak jakin behar dira.
Aurrizkiak
Atzizkiak
Hipo-
-oso
-
-oso
-
-iko
Per-
-iko
Gure konposatuak eduki ditzakeen balentzia kopuruaren arabera, ezberdin aukeratuko ditugu atzizki eta aurrizkiak.
Balentzia bakarra eduki ditzaketenak, beti -iko atzizkia erabiliko dute.
Oxidoak konposatu inorganikoak dira, eta oxigeno eta beste konposatuez osatuak dauden. Oxigenoaren oxidazio-zenbakia kasu hauetan -2 da. Metal batekin lotuta baldin badago, oxido basikoa da. Berriz, ez-metal batekin baldin badago, oxido azidoa da.
Lehen azaldutako nomenklaturez gain, oxido mistoen nomenklatura daukagu:
Oxido azidoen ezaugarri nabarmenena uretan disolbatzerakoan oxoazido bihurtzen direla da. Adibidez: . Konposatu horiek ez-metal eta oxigenoz osatuta daude, zeinetan oxigenoa -2 oxidazio-zenbakia dauka, eta ez-metala beste oxidazio zenbakiren bat izan dezake (+1etik +5era joan daitezke).
Oxido basikoak, bere izenak dion bezala, base bihurtzen dira uraren aurrean, hidroxido bihurtuz. Adibidez:
Konposatu horiek katioi metaliko batez eta oxigeno anioiz osatuta daude, non oxigenoak -2 oxidazio zenbakia du, eta metalak oxidazio zenbaki positibo bat du.
Oxido bikoitzak bi katioi edo gehiago nahasita dituen oxidoak dira. Kasu honetan, katioiak berdinak izan daitezke, baina balentzia-zenbaki ezberdinez osatuta dago () edo bi katioi ezberdinez osatuta dago (KNaO)
: berun (II,IV) oxidoa edo oxido plumboso plumbikoa
Konposatuak oxigenoa -2 oxidazio-zenbakia izan ordez, -1 zenbakia badu peroxido bat da. Oxigenoaren ohizko oxidazio-maila ez denez, peroxidoak sortzen dira, hauek konposatu ezegonkorrak dira.
Hidroxidoak oxido basikoen eta uraren arteko loturaz osaturiko konposatuak dira. Erraz bereizten dira hidroxilo taldea (OH-) taldea izaten dutelako, horiek izendatzeko metal elektropositiboaren izena eman behar da eta ondoren hidroxilo.
Konposatuak
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Litio hidroxidoa
Litio (I) hidroxidoa
Litio hidroxidoa
Berun dihidroxidoa
Berun (II) hidroxidoa
Hidroxido plumbosoa
Aluminio trihidroxidoa
Aluminnio (III) hidroxidoa
Aluminio hidroxidoa
Konposatu horiek, uretan disolbatzen dira ioietan banatuz; alde batetik, metal katioiak eta, beste aldetik, hidroxilo taldeak. Baina prozesu hau itzulgarria da, berriro ere konposatua osatzea baitago.
Hidruro metalikoak, izenak dioen bezala, hidrogenoz eta metal batez osatriko konposatu binarioak dira. Hidruro metalikoek duten bereizgarria hidrogenoaren balentzia da, kasu guztietan -1 balioa baita. Hidruroak izendatzeko, lehenengo metalaren izena esan behar da eta ondoren hidruro hitza.
Hidruro ez-metalikoak, hidrazido izenez ere ezagunak, hidrogenoz eta elementu ez-metalikoz osatuta daude, elementu ez-metalikoak kalkogenuro eta halogenuro taldekoak izanik.
Talde horietako elementuek osa ditzakete hidruro ez-metalikoak: S, Se, Te, F, Cl, I eta Br. Hidogenoa kalkogenuroekin bateratzean, kalkogenuroaren balentzia -2 da, berriz, halogenuroarekin bateratzean, -1. Konposatu horiek izendatzeko, bi era daude, alde batetik estatu puruan daudenak, eta bestetik disoluzio akuosoetan daudenak.
Estatu puruan daudenak gas egoeran egon ohi dira, eta hidruro ez-metalikoak direla esaten da. Beste aldetik, disoluzio akuosoan daudenak hidrazidoak dira, eta horiek hidruro ez-metalikoak uretan disolbatzean sortzen dira.
Hidruro ez-metaliko hauek konposatu binarioak dira, hidrogenoz eta ez-metalez osatuak, baina ez-metal hauek nitrogenoide taldekoak izanda. Konposatu hauek izendatzeko garaian, izen komuna esaten dugu normalean, baina badauka hidruro ez-metalikoak izendatzeko beste era bat ere. Hidruro ez-metaliko hauetan, hidrogenoa da konposatu elektronegatiboena.
Boranoak, boroz eta hidrogenoz osaturiko konposatu bereziak dira, eta formula hau jarraitzen dute, BnHn+4. Konposatu hauek izendatzeko ez da betiko erregela erabiltzen, boro kopuruaren arabera izendatzen baita.
Silanoak, boranoak bezala, konposatu bereziak dira hidrogenoz eta silizioz osatuak, eta formula hau jarraitzen dute, SinH2n+2. Konposatuak izendatzeko boranoen formatu bera jarraitzen dute.
Gatzak azido eta baseen arteko erreakzioen ondorioz sortzen diren konposatuak dira. Katioi metaliko bat eta anioi ez-metaliko batez osatutako konposatuak dira gatzak normalean, nahiz eta beste mota askotariko egitura izan dezaketen. Gatzen barruan, gatz neutroak, gatz azidoak, gatz basikoak eta gatz mistoak ditugu.
Gatz neutroak azido bat hidroxido batekin erreakzionatzerakoan sortzen diren konposatuak dira (erreakzioaren ondorioz ura ere sortzen da). Bi gatz neutro izan ditzazkegu: binarioak, hidrazido eta hidroxidoen baturaz sortzen direnak, eta ternarioak, oxoazido eta hidroxido baten baturaz sortzen direnak.
Gatz binarioen nomenklatura
Konposatua
Nomenklatura sistematikoa
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
NaCl
Sodio kloruroa
Sodio kloruroa
Kloruro sodikoa
CaF2
Kaltzio difluoruroa
kaltzio fluoruroa
Fluoruro kaltzikoa
FeCl3
Burdin trikloruroa
Burdin (III) kloruroa
Kloruro ferrikoa
Gatz ternarioen kasuan, oxoazidoen eratorriak dira; beraz, horien anioiek -iko, -oso, per- -iko eta hipo- -oso atzizki eta aurrizkiak erabili ordez, -ato, -ito, per- -ato eta hipo- -ito erabiltzen dituzte
Gatz azidoak konposatu kuaternarioak dira, non azido poliprotiko baten protoi bat katioi metaliko bat ordezkatzen du. Konposatu horiek oxoazidoak bezala izendatzen dira, "hidrogeno" gehituz anioaren izenari.
Kasu honetan, base baten hidroxidoak ordezkatzen dira partzialki azidoen anioiekin. Izendatzeko, lehenik, basearen metala izendatzen dugu, eta gero, azidoaren anioiari hidroxi- aurrizkia eransten diogu.
Izenak adierazten duen bezala, atomo bakarrez edo atomo anitzez osatuta egon daitezke katioiak. Izen tradizionala erabiltzeko orduan, kontuan izan behar dugu ioiaren oxidazio-zenbakia, atzizki egokia erabiltzeko.
Adibidea
Stock nomenklatura
Nomenklatura tradizionala
Fe3+
Burdin (III) katioia
Katioi ferrikoa
Cu+
Kobre (I) katioia
Katioi kuprosoa
Bi motatako katioi poliatomikoak izan ditzazkegu:
Oxoazidoetatik eratorriak direnak edo hidruroetatik eratorriak direnak.
Oxoazidoetatik datozenean ioiak, -ilo atzizkia gehitzen zaio nomenklatura tradizionalean. Stocken, oxigeno kopurua kontatzen da eta adizio nomenklaturan bezala izendatzen da.
Nomenclature of Inorganic Chemistry IUPAC Recommendations 2005 - Full text (PDF) 2004 version with separate chapters as pdf: IUPAC Provisional Recommendations for the Nomenclature of Inorganic Chemistry (2004) Archived 2008-02-19 at the Wayback Machine.
↑ Baldor, F. A. (1965). Nomenclatura Quimica Inorganica. Nueva York: Minerva Books,LTD. p. 48. ISBN 968 403 131 9.
Angelini M., Baumgartner E., Benítez C., Brudnick G., Crubellati R., Di Risio C., Guerrien D., Landau L., Lastres L., Roverano M., Servant R., Sileo M., Torres N., Vazquez I. (2005). «Uniones químicas. Los compuestos químicos». Química: material de estudio y ejercitación. CCC Educando. pp. 39-45. ISBN 987-9419-39-1