Konna ekialdeko Maliko udalerria da, Mopti eskualdekoa, 25 herriz osaturik dagoena. Niger ibaiaren barne deltaren ekialdean dago, Saharako basamortuaren ertzean, Sévarétik 55 kilometro iparraldera eta Moptitik 65 kilometro ipar-ekialdera. 838 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2009an 36.767 biztanle zituen[1].

Konna
commune of Mali (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Mali
ProbintziaMopti
Geografia
Koordenatuak14°56′48″N 3°53′36″W / 14.9467°N 3.8933°W / 14.9467; -3.8933
Map
Azalera838 km²
Altuera268
Demografia
Dentsitatea43,87 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakPacé

Historia aldatu

2013ko urtarrilaren 10ean, Maliko gobernuaren aurkako islamistek hartu zuten Konna. Horren ostean, Frantziak esku hartu zuen Mali iparraldeko gatazkan[2]. Berehala, Maliko armadarekin batera, kontraerasoa egin, eta urtarrilaren 17an hiria berreskuratzea erdietsi zuten[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman errolda izeneko erreferentziarako
  2. Rodriguez, Mikel. Frantziak islamisten aurkako esku hartze militarra hasi du Azawaden. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).
  3. Mali army 'regains Konna and Diabaly' from rebels. bbc.com (Noiz kontsultatua: 2016-11-17).

Kanpo estekak aldatu