Kolpe-leungailu
Automobiletan, kolpe-leungailua autoek talka egitean kalteak murrizteko diseinatuta dagoen eta autoaren aurrealdean eta atzealdean kokatzen den atal bat da. Abiaduraren ondorioz sortutako energia zinetikoaren zati bat xurgatzen dute eta autoaren gainerako segurtasun-sistemen kalteak txikitzen dituzte.
Ez dituzte ibilgailuko bidaiarien zein oinezkoen lesioak txikitzen abiadura handiko inpaktuetan, baina haien diseinuan gero eta garrrantzi handiagoa du autoek harrapatutako oinezkoen zauriak murriztea.