Kolkidako herensugea
Greziar mitologian, Kolkidako herensugea (horrela deitua bizi zen tokiagatik), lo egiten ez duen herensugea bezala ere deitua, eta batzuetan, suge bezala aipatua, Ekidna eta Tifonen semea zen. Sekula lorik ez egiteko gaitasuna zuen eta urrezko ahari-larrua zaintzeko arduraduna zen. Argonautak ahari larru honen bila joan zirenean, Medeak, bere magiarekin, lo egiten ez zuen herensugea loarazi zuen, Jasonek, ahari-larrua lapurtzeko probestu zuen unea.[1]
Kolkidako herensugea | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | arra |
Familia | |
Aita | Tifon |
Ama | Ekidna eta Gaia |
Erreferentziak
aldatu- ↑ De Rodas, Apolonio (2007). Argonáuticas, Madril: Gredos.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Kolkidako herensugea Theoi Projecten
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |