Ireki menu nagusia
Jean-Baptiste Colbert.

Colbertismoa[1] XVII. mendeko eskola ekonomikoa izan zen, elaborada por Jean-Baptiste Colbertek- Luis XIV.aren Contrôleur général des finances (finantza-ministroa)- landu eta bultzatu zuena.[2] Colbertismoa merkantilismoaren aldaera bat eta teoria ekonomiko bat baino jardute ekonomikoen multzo bat da.

Frantzian 1661 eta 1683 artean aurrera eraman zuten baina Colberten ondoregoek teoriari eutsi zioten.[3]

Estatuko finantzen egoera hobetzearren Colbertek bideraturiko neurriek hasieran inolako fruiturik eman ez bazuten ere, abiarazi zuen eraberritze fiskalak, administrazio berrantolaketak eta, batez ere, ekonomian egin zituen egitasmoek estatuko ekonomiaren planifikazio eraginkorra ekarri zuten. Babes neurriak ezarriz, industria eta merkataritza indartu zituen, estatuaren mendeko lantegiak sortu, Ekialdeko Indietako konpainiak babestu, ur eta oihan zerbitzuak arautu, eta Europan ordu arte ezagutzen ez zen errepide sarea osatu zuen.[4] Berez, colbertismoaren ideia nagusia herrialdeko ondasunak bultzatzea zen, izan ere, ondasun hauen bidez Estatuaren gastuak finantzatzen zituzten.

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1999]
  2.   Piettre, André (1986) Histoire de la pensée économique et des théories contemporaines Paris: Dalloz ISBN 978-2-24700-6625 .
  3.   Minard, Philippe (1998) La fortune du colbertisme, Etat et industrie dans la France des Lumières Paris: Fayard ISBN 978-2-21360-0468 .
  4. Lur entziklopedietatik hartua.