Kola penintsulako tundra

Kola penintsulako tundra Errusia ipar-mendebaldeko Kola penintsulan aurkitzen den ekoeskualde bat da[1]. Ozeano Artikoari begira dagoenez eremu hotza da eta landaretza urria.

Kola penintsulako paisaia.
Kola penintsulako tundra.
Elur-oreinak bazkatzen.

Geografia eta klima aldatu

Fennoskandia ekialdean dagoen Kola penintsularen itsasertza hartzen du, guztira 58.793 km²-ko azalera hain zuzen ere. Hegoaldean Itsaso Zuria dauka eta honek kokapenagatik espero zitekeena baino klima epelagoa izatea eragiten dio.

Urtaroaren arabera tenperatura aldaketa handiak izaten dira. Neguak luzea eta hotzak izaten dira, urtarrilean -12'2 °C tenperatura izan dezaketa. Udak epelak eta laburrak dira eta tenperatura ez da 20 °C-tik gora igotzen. Prezipitazioa nahiko urria da, 512 mm urtean.

Flora eta fauna aldatu

Artikoko zuhaitzen lerroa baino iparralderago dagoenez zuhaitzik ez da apenas aurkitzen eta tundrak estaltzen du eremua. Goroldioak, likenak eta zuhaixka batzuek osatzen dute tundra. Urki nanoa eta kamemoroa dira landare aipagarrienak.

Animaliak ere ez dira ugariak Kola penintsulan. Elur-oreinen multzo handiek beren migrazioetan zeharkatzen dute ingurune hau. Hartz zuriak[2] eta altzeak ere aurki daitezke Kola penintsulan. Ugaztu txikiagoen artean satitsu buztankarratua, lepahoria, erbinude zuria eta azeri artikoa aipa daitezke.

Anfibio espezie bakarra dago, baso-igel gorria, eta narrasti espezie bakarra sugandila bizierrulea da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Kola Peninsula tundra | Ecoregions | WWF» World Wildlife Fund (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  2. «Kola Peninsula tundra - The Encyclopedia of Earth» editors.eol.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).

Kanpo estekak aldatu