Ireki menu nagusia

Kode (komunikazioa)

Kode» orritik birbideratua)
Gure kodea erabiliz ondoriozta dezakegu ezkerraldeko pertsona arrosa emakume bat dela eta eskumaldekoa ordea gizona. Irakurketa konotatiboa eginez gero esan dezakegu hau komunen ateetan ikusi dezakegula.

Kodea edozein zeinu interpretatzeko gida da. Gure esperientziatik eta gizarteko iritzik hartzen ditugun ideiak dira gero erabiliko ditugunak edozein zeinu interpretatzerako orduan. Kontzeptu hau oso erabilia da semiotika arloan. Kodeari esker irakurketa denotatiboa eta konotatiboa egin dezakegu. Irakurketa denotatiboa zeinuaren ezaugarrietan fijatzean datza, modu objektiboan. Irakurketa konnotatiboak ordea zentzu subjetiboagoa du. Iritzia du garrantzia gehiago.

Eduki-taula

Kode motakAldatu

Kode sozialakAldatu

  • Hizkuntza berbala (fonologikoa, sintaktikoa, lexikoa, prosodikoa eta azpikode paralinguistikoak)
  • Gorputz hizkera (kontaktua, gertutasuna, itxura, keinua, begirada, buru mugimenduak, jarrera...)
  • Kontsumogaien kodeak (moda, kotxeak...)
  • Portaera kodeak (protokoloa, ritualak, jolasak, rol jokoak...)

Kode testualakAldatu

  • Kode zientifikoak
  • Kode estetikoak arteetan (poesia, antzerkia, pintura, eskultura, musika…)
  • Genero, erretorika eta estilo kodeak: narratiboak (trama, pertsonai, ekintza, dialogoa, lokalizazio, eta abar), argumentalak...
  • Hedabideen kodeak: argazkia, telebista, zinema, irratia, sare sozialak...

Interpretazio kodeakAldatu

  • Pertzepzioaren kodeak ("pertzepzioa errepresentazioa da izatez" Derrida)
  • Kode ideologikoak: ideologiaren arabera egiten diren kodetze/deskodetzeak