Khader Adnan Mohammad Musa(arabieraz:خضر عدنان محمد موسى; 1978ko martxoak 24 - 2023ko maiatzaren 2a) Israeleko kartzelean gose greban 87 egun egon eta gero bertan hil zen preso palestinar bat izan zen.

Khader Adnan

Bizitza
JaiotzaArraba (Jenin)1978ko martxoaren 24a
Herrialdea Palestina
BizilekuaArraba (Jenin)
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaAyalon Prison (en) Itzuli2023ko maiatzaren 2a (45 urte)
Hezkuntza
HeziketaBirzeiteko Unibertsitatea 2001) Zientziatan graduatua : Ekonomia matematiko
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaPalestinako Jihad Islamikoa

Bizitza aldatu

Palestinako Jihad Islamikoa taldeko kide ezaguna zen Khader Adnan. 44 urte zituen, eta gose greban zegoen duela ia hiru hilabetetatik, bere atxiloketa administratiboaren aurka. Azken urteetako seigarren gose greba zuen. Orain arteko gose grebarik luzeena ari zen egiten; otsailak 5ean atxilotu zuten, "ekintza terroristekin lotura" izatea leporatuta. 12 aldiz atxilotu zuten azken urteetan[1].

Azken atxiloketatik aurrera gose greban zegoen, eta mediku tratamenduei ere uko egin zien. 87 egun igaro ostean konorterik gabe aurkitu zuten Israelgo espetxeko ziegan. IPS Israelgo espetxeko zerbitzuak Adnanen heriotza baieztatu du, ospitalera eraman ostean, eta Wafa agentziak jakinarazi zuen Adnanen heriotza.

1967tik Israelek atxilotuta duela hildako 236. palestinarra da Khader Adnan, Maan Newsek jakinarazi duenez. Horietatik 75 "axolagabetasun medikuagatik" hil dira[2].

Ondorioak aldatu

Bere heriotza amorrua eta ezinegona sorrarazi zuen palestinar eta musulmanen artean bereziki baina baita mundu zabalean ere.

Jihad Islamikoak ohartarazi zuen "martiri berri honen" heriotza mendekatuko zutela.

Erreferentziak aldatu

̟ Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu