Ketikoti

Esklabotzaren abolizioaren ospakizuna Surinamen (Uztailak 1)

Ketikoti (kate-apurtzea) esaten diote Surinameko, Emantzipazio Egunari. Uztailaren 1ean esklabotzaren amaiera ospatzen dute.[1]

Kwakoe, Paramaribon. Esklabo baten kateen apurketa irudikatzen du.

Historia aldatu

1644ean Amsterdamen eta bere lur eremuetan gizon guztiak libre zirela sinatu bazen ere, 600.000 pertsona inguru esklabizatu eta plantazioetan lan egitera behartu zituzten. Ikerketa baten arabera, Herbeheretako Errege-etxeak 545 milioi euro irabazi zituen 1675 eta 1770 urte artean izandako kolonietan, non esplotazioa eta bortzazko lana oinarrizkoak izan ziren.[2]

1863an esklabotza indargabetu zuten Herbehereek Surinam eta Herbehereetako Antilletan, baina praktikan esklabotza beste hamar urtez jarraitu zuen. Izan ere haciendetan bortxazko lana mantendu zen.[2] 1873tik aurrera, esklabo izandako pertsona ugari Paramaribora migratu zuten.

Parkamena eskatzea aldatu

Ikerketa baten ondoren, 2022an Herbeheretako banku zentralaren zuzendariak parkamena eskatu zuen banku horrek esklabotzan izan zuen parte-hartzeagatik.[3]

2023ko uztailaren 1ean ospatutako ketikotian, Willem-Alexander Herbehereetakoak Orange-Nassau errege-etxeak esklabotzan izan zuen paperagatik parkamena eskatu zuen.[4][5] Urte hasieran ere, Mark Rutte ministroak gauza berbera egin zuen. Black Manifesto eta The Black Archives taldeek parkamen eskatze soila kritikatu dute, izan ere ez da erreparazio planik aurreikusten.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Keti Koti Festival. I amsterdam.
  2. a b c «El rey Guillermo Alejandro pide perdón por la esclavitud de 600.000 personas» www.publico.es 2023-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  3. (Gaztelaniaz) «El banco central de Países Bajos pide perdón por la esclavitud» euronews 2022-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Guillermo Alejandro pide perdón por la complicidad con la esclavitud» euronews 2023-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).
  5. (Gaztelaniaz) Ferrer, Isabel. (2023-07-01). «El rey Guillermo de Países Bajos pide perdón por la esclavitud en las colonias holandesas» El País (Noiz kontsultatua: 2023-07-02).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu