Keriona[1]buru-azaleko eritasuna da, gehienetan Microsporum generoko zenbait onddo dermatofitoek (Microsporum canis eta Microsporum gypseum) sorrarazia. Buruko ezkabia normal bat (ez inflamatorio bat) bezala hasten da. Ondoren, ostalariaren beraren immunitate-prozesuen ondorioz, hantura larria gertatzen da ile-folikuluaren mailan, eta area horretan papulak eta oilaurrak sortzen dira, lehortzen direnean zarakarrak uzten dituztenak. Prozesua zuntzez orbaintzen da eta behin betiko alopezia-eremuak uzten ditu.
↑Uprety, Shraddha; Sharma, Ramesh. (2016-09-08). «Kerion — A Boggy Lump» New England Journal of Medicine 375 (10): 980. doi:10.1056/NEJMicm1514152. PMID27602670..