Kenneth II.a Eskoziakoa

Kenneth II.a Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Coinneach mac Mhaoil Chaluim), (954, Eskozia995, Fettercairn (?), Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako hamabigarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena.

Kenneth II.a Eskoziakoa

Eskoziako erregea

971 - 995
Cuilén Eskoziakoa - Konstantino III.a Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza932
Herrialdea Eskozia
HeriotzaFettercairn, 995 (62/63 urte)
Hobiratze lekuaIona
Familia
AitaMalcolm I.a Eskoziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAlpin etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Biografia aldatu

Malcolm I.aren semea zen eta aurreko erregeen arteko istilu eta anarkiaz baliatuz boterea eskuratu zuen 971 urtean. 973an Amlaib-ek erregetza kendu zion baina 977an Kennethek Amlaib erail eta erregetza berreskuratu zuen.

Edgar I.a Ingalaterrakoarekin tratua egin eta Lothian eskualdea eskuratu zuen eta erresumaren mugak Tweed ibairaino zabaldu zituen. Hala ere borroka ugari izan zituen Strathclydeko britoien, saxoien eta norvegiarren aurka borrokatu behar izan zuen.

Erregealdi luze xamar baten ondoren 995ean eraila izan zen ehizaldi batean, etsai zuen Konstantino III.ak edo bere gertukoek zerikusia izan omen zuten. Bere seme Malcolm II.a Eskoziako errege handietako bat izan zen, Alpin etxeko azkena.


Aurrekoa
Cuilén
Eskoziako Erresumako erregea
971995
Ondorengoa
Konstantino III.a