Kemijärviko armarria (1960-1972)

Kemijärven kauppalako armarria (finlandieraz, Kemijärven kauppalan vaakuna) Finlandia iparraldeko Kemijärvi hiriaren ikur nagusia izan zen 1960 eta 1972 urte bitartean.

Kemijärviko armarria
Kemijärviko armarria

Armarria 1959. urtean sortu zen, bi urte lehenago, Kemijärvi udalerria bitan zatitu ondoren. Hain zuzen, ordura arte ikur ofiziala izandako armarria Kemijärven maalaiskunta edo landa-herriak bereganatu zuen, eta Kemijärven kauppala edo hirigunearentzat, Ahti Hammar helsinkiar artistak armarri berri bat sortu behar izan zuen. Zelai gorriaren gainean, gurutzatuta dauden zilarrezko bi xafla hegodun daude. Hain zuzen, Hammarrek, irudiekin, hiriaren bi bereizgarri nagusiak adierazi nahi izan zituen: alde batetik, hastapenetik ekonomiaren muina izan den basogintza eta, bestetik, Kemijärvi aintzira; izan ere, hegoek aintzira gainean flotatzen zuten enborrak irudikatzen dituzte. Azkenean, armarriak 1960ko azaroaren 25ean eskuratutako ofizialtasuna galdu zuen 1973. urtean; alegia, Kemijärven kauppala edo hiriguneak eta Kemijärven maalaiskunta edo landa-herriak bat egin zuten urtean [1].

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu