Kautera
Kauterak Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, beltzen taldeko kideak. Nagusia Kabana da, Pitxu mutila, eta Pupu, Fripu edo Bizunu deitutako beste batzuk ere izaten dira. Lanbidez perzkinak dira, eta jaunaren pertza petatxatzea da beren joküa. Oso bihurriak dira, eta ikusleak maiz zirikatzen dituzte.[1]
Kauterak | |
---|---|
Zuberoako maskarada beltza | |
Kauterak, Maule-Lextarreko maskaradak, 2023 | |
Datu biografikoak |
Arropa zarpailez beztiturik agertzen dira: kapela beltzak, animalien adarrekin edo hegazti hegoekin edertuak, beroki beltz luzeak eta bortzegiak. Aurpegiak beltzez zikinduak edo mozorroz estaliak izaten dituzte. Bizkarrean, hizki handiz idatzirik, kauteraren izena eta bertuteak agertzen dira. Esate baterako: PITXU/ Lanik, comme un fou/ Edaten ere beaucoup/ eta neskatilekin pas du tout,[2] PHUZU/ Pintukari/ Hogakari/ Urdankari/ Zilokari/ Uhuñ edo MATXU/ Azkarki/ Txerkatzen/ Xiloak eta/ Urzoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Santamaria, Javier. Kauterak. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
- ↑ Maskaradada Errenterian: dantza, zurruta eta antzerkia. dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
Kanpo estekak
aldatu