Katuaren fuga
Fuga G minorren (K. 30, L. 499) edota Katuaren fuga (italieraz Fuga del gatto), Domenico Scarlatti italiar musikagilearen mugimendu bateko klabizenbalo sonata bat da.
Katuaren fuga | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1738 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Barrokoa |
Tonoa | Si bemol maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Domenico Scarlatti |
Musikalanaren ezizena musikagileak ez zuen inoiz erabili izan, XIX. mendearen hasieran sortua baita, orduan sortutako kondairaren arabera, Scarlattiren Pulcinella izeneko katuak musikagilearen mklabizenbaloaren teklatutik igarotzean sortutako ausazko doinuak Scalattiren arreta piztuarazi eta ausazko nota horietan oinarrituz musikalan osoa garatu omen zuen. Hortaz, XIX. mendean zehar, musikalan hau eskeinitako kontzertuetan katuaren fuga ezizenarekin aurkeztu eta ezizenak ospea bereganatu zuen.