Katie King gizaki itxurako agerpen baten izena zen. Antza, espiritua zen agerpen hori Florence Cook espiritistaren saioetan agertzen omen zen, ektoplasma baten materializazio moduan.

William Crookes zientzilariaren araberako agerpen baten deskripzioa.

Florence Cook aldatu

Florence Cook (Cobham (Kent), 1856ko ekainaren 3 - Londres, 1904ko apirilaren 22) oso ospetsua egin zen espiritista moduan izan zen. Bere ahalmen psikikoak oso gazte ezagutu zituen, 14 urtetik. Laster espirituekin komunikatzea haren espezialitatea bihurtu zen. Haren bileretan mota guztietako pertsonak hurbiltzen ziren, benetako espektakulua izanik. Charles Blackburn izeneko gizon batek antolatu zuen bere espiritista-ibilbidea. William Crookes zientzilariak, bestetik, fenomeno horiei azalpen zientifiko eman nahian, Florenceren ekintzak ikertu zituen. 1874an antolaketa publikoak utzi zituen eta ezkondu egin zen. Ezkontza ez zen ondo atera, ordea, eta mundu horretara itzuli behar izan zuen. 1880an espektadore talde batek erabiltzen zituen trukoak salatu zituzten eta hor hasi zen bere maldabehera. Hogei urte geroago, neumoniak jota, hil egin zen.

 
Florence Cook espiritista.

Katie King aldatu

Katie King Florence Cook azalarazi egin zuen espiritu ospetsuena izan zen. Hasiera batean Katie partzialki agertzen bazen, gero eta osatuago gorpuztu zen. Agertutako espiritua zuriz jantzita agertzen zen; hitz egiten zuen eta ibiltzen zen. Katiek behin saio haietan agertzen zen beste espirituaren alaba zela azaldu zuen, hau da, John King-en alaba. Lehenengo aldiz 1870an agertu zen.[1] [1871]]tik 1874ra William Crookes ikerlariak kasua aztertu zuen eta espiritu haren berrogei inguruko argazki lortu zituen. 1874an Katie behin-betiko desagertu zen, haren esanetan beste, goi-plano batera igotzeko.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu