Kasuya Takenori (japonieraz: 糟屋 武則?, 1562-1607) Japoniako historiako Azuchi-Momoyama aroan, Toyotomi klanaren zerbitzura egon zen samurai japoniarra izan zen.

Kasuya Takenori

Daimyō

Bizitza
JaiotzaHarima Province (en) Itzuli, 1562
Herrialdea Japonia
Heriotza1607 (44/45 urte)
LeinuaQ11604766 Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Takenori, Kasuya Tadayasuren bigarren semea izan zen, Harima probintziako Bessho klanaren zerbitzari bat. Takenori, Toyotomi Hideyoshiren morroi bihurtu zen Kuroda Kanbeiren gomendioak jarraituz, eta, Shizugatakeko guduan izan zuen parte hartzeagatik nabarmendu zen, non Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen, eta, honengatik, 3.000 kokuko saria lortuz. Hideyoshiren Koreako kanpainetan ere aritu zen, eta, beraz, Harima probintziako Kakogawa gaztelua eman zitzaion sari bezala.

Sekigaharako guduan, [Ishida Mitsunari]]ren alde borrokatu zuen, eta Fushimi-Momoyama gazteluaren aurkako erasora batu zen. Gudu honen ondoren, bere jabetza guztiak kendu zizkioten, 500 kokuko sari bat baimendu zitzaion arren. Tokugawa shogunerriaren garaian, hatamoto estatusa eman zitzaion.

Gaur egun, Takenoriren yaria, Nagahama Hiriko Museoan erakusten da, Nagahama gazteluan kokatua dagoena.