Kastellet (Kopenhage)
Kastellet Kopenhageko Østerbro auzoan dagoen gotorleku militarra da, Europa iparraldeko izar itxurako gotorlekuen artean egokien mantendu denetakoa gainera.
Kastellet | |
---|---|
Kastellet | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°41′30″N 12°35′37″E / 55.6916°N 12.5936°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1662 |
Komisarioa | Kristian IV.a |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa |
Azalera | 13,2 ha |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuKristian IV.a izan zen gotorlekua 1626an eraikitzen hasi zena Santa Ananaren aterpean, hiriko iparraldeko bidean. Suediarrek 1658 eta 1660 artean Kopenhage setiatu ondoren Frederik III.ak gotorleku indartsuagoa eraikitzea erabaki zuen, Citadellet Frederikshavn izena eman arren Kastellet (Zitadela) izenaz ezagutu zena. 1839 arte erabilia izan zen eta gero utzia. 1989 eta 1999 artean eraikin guztiak berriztu ziren.
Egitura
aldatuGotorlekuak bi ate ditu, Erregearen atea hegoaldean eta Norvegiarren atea iparraldean. Estilo barrokoan eraiki ziren 1663an eta gaurdien etxeak dituzte alboetan.
Bost bastioi ditu, izarraren punta bakoitzeko bana: Kongens Bastion (Erregearena), Dronningens Bastion (Erreginarena), Grevens Bastion (Kondeena), Prinsessens Bastion (Printzesarena) eta Prinsens Bastion Prinzearena).
Urez inguraturik dago gotorlekua eta kanpotik zegoen harresia ere bai.
Eraikin nagusiak honako hauek dira:
- Komandantearen etxea (Kommandantboligen): 1725eko eraikin barrokoa, Elias Häuser arkitektuak diseinaturikoa. Gaur egun Danimarkako Defensa Buruaren egoitza da.
- Militarren barrakoiak (Stokkene): "Lerroak" izenaz ezagutzen dira, bi solairutako sei etxebizitza lerro dira.
- Biltegiak: Hegoaldeko biltegiak (Søndre Magasin) armak gordetzen zituen eta iparraldekoak (Nordre Magasin) elikagaiak. 1.800 gizon hornitzeko besteko biltegiak ziren.
- Beste batzuk: bolbora etxea, eliza, presondegia eta errota.
Parkea
aldatuGotorlekuak bere parke propioa izan zuen, Langelinie parkea, baina militarrek gotorlekua utzi ondoren publikoari ireki zitzaion.