Kasama (Ibaraki)
Kasama (japonieraz: 笠間市 Kasama-shi ) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartean dagoena, Ibaraki prefeturan. 2012eko erroldaren arabera 79.460 biztanle ditu. Kasama Inari santutegiagatik da ezaguna.
Kasama 笠間市 笠間市 | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Japonia | |
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Kantō Ibaraki | |
Izen ofiziala | 笠間市 笠間町 | |
Jatorrizko izena | 笠間市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 36°20′43″N 140°18′16″E / 36.34517°N 140.30431°E | |
Azalera | 240,27 km² | |
Mugakideak | Mito, Ishioka (en) , Sakuragawa (en) , Omitama (en) , Ibaraki (en) , Shirosato (en) eta Motegi (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 73.521 (2021eko martxoaren 1a) −3.218 (2015) | |
Dentsitatea | 306 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1955eko abuztuaren 1a eta 1889ko apirilaren 1a | |
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | |
http://www.ed.city.kasama.ibaraki.jp/kyoiku/ www.ed.city.kasama.ibaraki.jp |
Geografia
aldatuIbaraki prefeturaren erdialdean dago, prefeturako hiri nagusiak diren Mito eta Tsukubaren artean.
Historia
aldatuEdo Aroan gazteluaren inguruan eratu zen posta-hiria izan zen eta bertako jauntxoak santutegia babestu eta bultzatu zuenez Kantō eskualdean ezezik Japonia guztian ere zabaldu zen bere izena. Meiji berrezarkuntzan gaztelua eraitsia izan zen eta gaur egun aztarnak baino ez daude ikusgai.
2006an Iwama eta Tomobe herriek bat egin zuten Kasama eratuz.
Kasama famatu bihurtu duen beste ezaugarria zeramikazko ontzigintza izan da, kasama-yaki (笠間焼き) izenaz ezagutzen dena.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Kasama Inari santutegia
- Kasamako gazteluaren aztarnak
- Kasama Nichido arte museoa
- Sashiro mendia
Iruditegia
aldatu-
Kasamako gaztelua.
Kanpo estekak
aldatu- (Japonieraz) Kasamako webgune ofiziala.