Karrokanpo, karro-kanpo edo ardi-kanpoa euskal artzainek Ameriketako Estatu Batuetan erabilitako gurdi batzuk ziren, bizileku funtzioa zutenak etxaldeetatik urrun mendialdean artaldeak zaintzeko denboraldietan. Ingelesez, Basque shepherd wagon esaten zaie.

Urkullu lehendakaria, karrokanpo erakusketa batean Boiseko 2015eko Jaialdian

AEBetako euskal familietako askok euren ondareko parte gisa ikusten dituzte karrokanpoak, euren arbasoek honela hasi baitzuten euren ibilbide amerikarra, eta etxe askotan gorde dira. Eusko-estatubatuarren topaketetan erakusketak egin ohi dira[1].

2006 eta 2011 urteen artean, Idahoko auto-matrikula eredu bat egin zen, kanpokarro bat erakusten zuena[2][3].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Karrokanpo erakusketa» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  2. «Cenarrusa Foundation for Basque Culture» www.cenarrusa.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  3. «Uztailaren 1etik aurrera euskal kulturari laguntzen zion matrikula bereziak iraungiko dira Idahon» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).

Kanpo estekak

aldatu