Karoshi (過労死, Karōshi), "gehiegizko lanagatik heriotza" gisa itzul daitekeena, japonierazko termino bat da, lanpostuan gertatzen den bat-bateko heriotza izendatzeko. Karoshi heriotzaren arrazoi nagusia bihotzekoak jotzea edo istripu zerebrobaskularra izaten da, estresaren edo gosearen ondorioz. Estres psikologikoak ere eragin dezake karoshia, langileak duen presioaren ondorioz bere buruaz beste egiten duenean. Gehiegizko lanaren ondorioz bere buruaz beste egiten duten pertsonei karōjisatsu (過労自殺) esaten zaie. Asian zehar oso hedatuta dagoen fenomenoa da, eta ez da bereziki hedatua Japonian. MOEren arabera, 2016an 745.194 pertsona hil ziren mundu osoan gehiegizko lan-jardueren ondorioz[1].

Karoshiaren ondoriozko heriotzen mapa.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Pega, Frank; Náfrádi, Bálint; Momen, Natalie C.; Ujita, Yuka; Streicher, Kai N.; Prüss-Üstün, Annette M.; Descatha, Alexis; Driscoll, Tim et al.. (2021-09-01). «Global, regional, and national burdens of ischemic heart disease and stroke attributable to exposure to long working hours for 194 countries, 2000–2016: A systematic analysis from the WHO/ILO Joint Estimates of the Work-related Burden of Disease and Injury» Environment International 154: 106595.  doi:10.1016/j.envint.2021.106595. ISSN 0160-4120. PMID 34011457. PMC PMC8204267. (Noiz kontsultatua: 2022-04-23).

Kanpo estekak aldatu