Haldora Helene Margrethe Karoline Rosing, jaiotzez Petrussen, (Ukalersalik, 1842ko abuztuaren 4aKangaamiut, 1901eko abuztuaren 6a) groenlandiar emagin eta itzultzailea izan zen.

Karoline Rosing
Bizitza
JaiotzaPaamiut (en) Itzuli1842ko abuztuaren 4a
Herrialdea Groenlandia
HeriotzaKangaamiut (en) Itzuli1901eko abuztuaren 6a (59 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakemagina eta itzultzailea

Bizitza aldatu

Jehu Petrussen itsastxakur-ehiztariaren eta bere emazte Cori (edo Guri) Ane Petersenen alaba, Paamiutera joan zen Barfoed artzain protestantearen familiarekin bizitzera. Han daniera ikasi zuen eta Kopenhagera joan zen emagin moduan trebatzera. 1867an azterketak gainditu ondoren, Fødselsstiftelsen ospitalean ikasketak amaitu zituen Groenlandiako lehen emagin bilakatu zen[1]. 1882an, Groenlandiako Errege Merkataritza Departamentuak Kangaamiutera bidali zituen bera eta bere familia, non Rosing erizain profesional bakarra zen[2].

1886an, itzulpen-lan independente bat argitaratu zuen Groenlandiako lehen emakume bihurtu zen[3]. Itzultzaile gisa lan egin zuen Atuagdliutit egunkarian eta ipuinak itzuli zituen groenlandierara[4].

1862ko irailaren 19an Peter Frederik Rosing daniarrarekin ezkondu zen Qeqertarsuatsiaaten. Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Marie, Johannes, Christian, Ulrik, Peteк, Ludvig, Ludvig, Karl eta Theodora[2].

Kangaamiuten hil zen, 59 urte zituela[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Rønsager, Mette. (2003). «The West Greenland midwifery service in the period 1820-1925» in Trudel, Francois Building Capacity in Arctic Societies: Dynamics and Shifting Perspectives: Proceedings of the Second IPSSAS seminar. (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  2. a b c (Danieraz) Petersen, H. C. «Karoline Rosing (1842 - 1901)» Dansk Kvindebiografisk leksikon. KVINFO (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  3. (Danieraz) Kleivan, Inge. «Mâliâraq Vebæk - forfatteren til den første grønlandske roman skrevet af en kvinde» Tidsskriftet Grønland 3: 93-121. (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).
  4. (Ingelesez) Rajala, Britt; Thisted, Kirsten. «The Indigenous Peoples of Northern Europe» Nordic Women's Literature 2012-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-02-14).

Kanpo estekak aldatu