Karmeneko Andra Mariaren Eliza

eraikitako euskal ondare nabaria Getxon

Karmeneko Andra Mariaren eliza Getxo udalerriako Neguri auzoko estilo neogotiko nordikoan inspiratutako eraikina da. 1909 urtean, José Isaac Ammanek, Valentín Gorbeñak eta Enrique Aresti Aresti kondeak Terrenos de Neguri Elkartea bezela eliza eraikitzeko lurrak eman zizkieten Agustino Filipinei eta Emiliano Amann arkitektoak proiektuari ekin zion. Obrak 1914 urtean amaitu ziren arren 1910 urtean tenplua amaitutzat ematen dute. 2010.garren urtean, Getxolo Udaletxearen laguntzarekin bere mendeurrena ospatu zuten, eta udaletxeak emandako diru laguntzaren parte gehien bat berrikuntza lanei zuzendu ziren.[1]

Karmeneko Andra Mariaren Eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°20′12″N 3°00′18″W / 43.336682°N 3.005006°W / 43.336682; -3.005006
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1910
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
EstiloaArkitektura neogotikoa
Ondarea
EJren ondarea146

Bere jai nagusia uztailaren 16an ospatzen da.

Eraikina aldatu

Eraikin honetan euskal molde berriko elementuak eta Europako iparraldeko herrialdeetako elementuak nahasten dira. Higiezinen promozioaren osagarri gisa eraiki zuten, eta Karmen kalea beso bitan banatzen duen erdiko orubean dago. Oin angeluzuzena eta nabe bakarrekoa abside poligonal batekin osatzen da. Teilatuak bi isuri ditu, aldapa handiko bi isuri, eta oinetako hormapikoaren gainean miru buztana ageri da. Fatxada honen alboari eratxikita kanpandorre bat altxatzen da, sekzio karratua du eta piramide itxurako estalkia. Kanpandorrearen gorputzean erdi-puntuko leiho biki bi irekitzen dira. Kanpandorrearen goiko aldean erroiluak eta pinakuluak ageri dira, eta kanpaientzako erdi-puntuko bao hirukoitzak bereizten dira. Hormapikoa itxurazko zurezko bilbadurak dekoratzen du, eta elementu kurbatu bik erdi-puntuko bao bat inguratzen dute. Atzeko aldeko fatxadari eratxikita elizako zerbitzuak betetzeko eta egoitza funtzioa betetzeko eraikin bat altxatzen da, elizaren eraikinaren alde hori ezkutuan utzirik. Krema koloreko pintura batez estalita daude hormak, baina arkuetako dobeletan eta eskantzuetan agerian daude landu gabeko harri batuen atalak. Oinetan honako inskripzio hau irakur daiteke: NEGURI 1904-1929/ EL AYUNTAMIENTO / A/ D. EMILIANO AMANN[2]

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

   

Kanpo estekak aldatu