Karmele Aranburu Lizaso

Orioko kazetari eta irrati-esataria

Karmele Aranburu Lizaso (Orio, Gipuzkoa, 1957- 2023ko ekainaren 22a) kazetaria eta irrati-esataria izan zen. Herri Irratiko albistegietako arduraduna izan zen hiru hamarkadatan. EHUko udako ikastaroetan komunikazio zuzendaria ere izan zen, 26 urtez.[1]

Karmele Aranburu Lizaso
Bizitza
JaiotzaOrio, 1957
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2023ko ekainaren 22a (65/66 urte)
Heriotza modua: Minbizia
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta irrati-esataria
Enplegatzailea(k)Herri Irratia
Euskal Herriko Unibertsitatea

Kazetaritza hasi zuen Iruñean, Nafarroako Unibertsitatean, Kutxak emandako diru laguntza bati esker». Madrilen jarraitu zituen gero ikasketak, urtebetez. Baina berehala, oso gazterik, Herri Iratira iritsi zen: 19 urterekin hasi zen bekadun. Eta handik gutxira, irratiak albistegiak zuzentzen jarri zuen, Koldo Ordozgoitirekin batera. 21 urte baino ez zituen.[2]

Herri Irratiko albistegiburua izan zen 35 urtez, 2012ra arte, eta haren solasaldiak eta berri-saioak garaiko entzunenetakoak izan ziren.

Erreferentziak aldatu

  1. Lartzanguren, Edu. (2023-06-24). ««Finantza oligarkiaren ideia da Podemos, kaleak erre ez daitezen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).
  2. Urkizu, Urtzi. (2023-06-24). «Herri Irratiko ahots zorrotza» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-23).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.