Karkemishko gudua gudu erabakigarria izan zen Babiloniak Egipto eta Asiriar Inperioaren aurkako gerran.[1] Izan ere, gudu honen ondorioz, azken hau historiatik desagertu zen.

Karkemishko gudua
Egipto-babiloniar Gerrak
Hutchinson's Story of the Nations (1900) liburuan egindako irudikapena.
Datac.K.a. 605
LekuaKarkemish
Koordenatuak36°50′N 38°01′E / 36.83°N 38.02°E / 36.83; 38.02
EmaitzaBabiloniarren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Asiria
Egipto
Neo-babiloniar Inperioa
Buruzagiak
Aššur-uballiṭ II.a
Nekao II.a
Nabukodonosor II.a
Galerak
Asko Gutxi

Nabopolasarrek, Asurbanipal asiriarraren heriotza aprobetxatuz, Babilonian boterea hartu zuenean, bi potentzien arteko gerra hasi zen; gatazka honetan, Nabopolasarrek garaipen handiak lortu zituen, k.a. 612an Ninive hiriburua ere hartuz. Hiriburua eta erregea galdurik eta Aššur-uballiṭ II.a buru zutela, asiriarrak Harranera erretiratu ziren, eta Nekao II.a Egiptoko faraoiak, Babilonia indartsuegi baten beldur, errefortzuak bidali zituen.[2]

Hala ere, Sortaldeko errege batzuen matxinadak, horien artean Josias Judeakoa nabarmendu zelarik, egiptoarrak Megiddon borrokatzera behartu zituen, babiloniarrek Harran konkistatzea saihesteko garaiz iristea eragotzi ziena.

Egiptoarrak eta asiriarrak Asiriar Inperioari geratzen zitzaion azken gotorlekuan bildu ziren, Karkemishen, non babiloniarrei borroka egin zieten, orain Nabukodonosor II.a, Nabopolasarren seme eta ondorengoa, buru zutela. Borroka hau, Babiloniaren garaipen erabateko batekin amaitu zen, Asiriar Inperioa historiatik desagerrarazi eta Egipto bere mugetara erretiratzera behartu zuena.[3] Honek, zailtasun handiekin eta Nabukodonosorren zenbait erasori aurre egin ondoren, independentzia mantendu ahal izan zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Wiseman, D. J.. (1956). Chronicles of Chaldaean Kings (626-556 B.C.). British Museum: British Museum Publications, Ltd., 99 or..
  2. Seidl, Theodor. Carchemish in Near Eastern Historiography and in the Old Testament. .
  3. King, Philip J., 1993 Jeremiah: An Archaeological Companion, Westminster/John Knox Press p.22 [1]

Kanpo estekak

aldatu