Cardo
Cardo (edo Cardus), hirigintza erromatarrean, kanpamendu militar edo kolonia bateko ipar-hego kalea zen. Cardo nagusia Cardo Maximusa da, perpendikularki, Decumanus Maximusarekin gurutzatzen dena, beste kale nagusia. Forua, jatorrian, hau da, lehen hiri erromatarretan, hiritik kanpo zegoen arren (hortik bere izena, alegia, forum) eta merkataritza lanetarako erabiltzen ziren arren (azokak eta feriak), denborarekin, aktibitate politiko eta administratiboetarako erabiltzen hasi zen, eta horregatik erromatar hiri berrienak, plaza publikoak sortzen hasi ziren Cardo Maximus kalea Decumanus Maximus kalearekin topo egiten zuen tokian.
Hitzak, bere jatorria, augureek euren iragarpenak egiten zituztenean iparraldetik hegoaldera egiten zuten lerroan dago. Aldi berean, kardo hitz honetatik puntu kardinal hitza dator, orientazio geografikoan, iparrorratzetan, haize-orratzetan... erabiltzen dena.
Ameriketan
aldatuIdeia orokor hau, gero, XVI. mendean, Filipe II.a Espainiakoaren ordenantzekin hartua izan zen espainiarrek Amerikan sortu zituzten 40.000 hirietako gehienen sorrera hiri antolakuntzarako.