Kappen Putscha

Kappen Putscha (alemanez: Kapp-Putsch) 1920ko martxoaren 13tik 17ra, Weimar Errepublikaren hasieran, Wolfgang Kappek zuzendu zuen estatu kolpea izan zen. Kapp eskuin-muturreko politikaria zen; Walther von Lüttwitz jeneralaren laguntza izan zuen. Kolpeen aldekoek Berlinen boterea lortu zuten eta Gobernuak Dresdetik Stuttgartera ihes egin zuen. Weimarreko Errepublikak 1924 arte jasan zituen barne istiluen sail luze baten parte izan zen. Sindikatuek eta ezkerreko alderdiek deitutako greba orokorrak geldiaraztea lortu zuen.[1]

Kappen Putscha
Bundesarchiv Bild 183-J0305-0600-003, Berlin, Kapp-Putsch, Putschisten.jpg
Gertakaria
Data 1920ko martxoaren 13a
Kokapena Weimarko Errepublika
Herrialdeak Weimarko Errepublika
Estatu kolpea Berlínen; Erhardt Brigada hiriburuan.

HistoriaAldatu

1919an, Alemaniako armadan Errepublikaren aurka zegoen talde bat sortu zen, "Ehrhardt brigada".[2] Weimarko Errepublikarentzat mehatxu bat zen. Lehen Mundu Gerrako Aliatuek, bestetik, brigada desegitea eskatu zuten eta Reicheko gobernuak eskaera onartu zuen.

1920ko martxoaren 13an, Hermann Ehrhardt kapitainak sortutako brigada eta von Lüttwitz jeneralak agindutako 6.000 gizonak Berlinera joan ziren Wolfgang Kappi laguntzeko gobernuak bere erabakia atzera bota zezan. Hasteko Bavarian bertako presidente sozialdemokrata kendu zuten, Johannes Hoffmann. Armadak, bestetik, matxinatuei tiro egiteari uko egin zion, "Reichswehr-ek ez du Reichswehrri tiro egiten" lemarekin. Gobernua, orduan hiriburutik ihes egin zuen eta Stuttgarten babesa hartu zuen. Ondoren, Kappek behin-behineko gobernu berria eratu zuen.

Baina sindikatuek eta ezkerreko alderdiek (Alderdi Komunista, Alderdi Sozialdemokrata, Alderdi Sozialdemokrata Independentista eta Langileen Alderdi Komunista) erantzun gogorra antolatu zuten. Lau eguneko greba orokorra zabaldu zuten eta ekonomia osoa blokeatu zuten; halaber, Berlingo funtzionarioek kolpisten aurkako erresistentzia egin zuten. Horrez gain, Reichsbank-ek tropak gehiago finantzatzeari uko egiten zion. Manifestazioak eta ezinegona Alemania osoan zabaldu zen, batez ere Ruhr-en non eskuin muturreko kolpearen aurkako Ruhrreko Matxinada eman zen, ehunkada hildakoekin. Kolpea geldiarazia izan zen. Weimarreko Nazio Biltzarra desegin zen, 1920ko ekainaren 6an hauteskundeak egiteko.

Martxoaren 17an Kapp Suediara ihes egin zen. Ondoren, Alemaniara itzultzen zen eta bertan atxilotua izan zen. 1922an, epaiketa egin aurretik, hil zen.[3]

Industrialen paperaAldatu

Kappen mugimenduak industrial batzuen diru-laguntza izan zuen, tartean AEG lantegi erraldoiarena. Lantegi horiek kolpearen aldeko Freikorpsak finantzatu zituzten. Industrialak kezkatuta zeuden iraultzaileak eta ezkertiarrak Alemanian hartzen ari ziren indarraren aurrean.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu