Kahuna (ahoskera "kajuna", hawaierazko hitz bat da. Gutxi gorabehera "aztia, sorgina edota lanbide batean aditua" dena da.

XX. mendean surfaren munduan eta bereziki Hawaiiko ingelesezko herri hizkeran "The Big Kahuna" ("Kahuna Handia") esamoldea erabiltzen hasi eta gaur egun uharte horietan ingeles hiztunek nahiko erabilia da, norbait zerbaitetan onena, trebea edota talde bateko buruzagia denean erabiltzen den esamoldea da, alegia, euskarazko "jaun ta jabe" esamoldearen parekide litzateke.

Dena den, jatorrizko hawaiarrek hitza bere berezko esanahiarekin erabiltzen jarraitzen dute.

Kanpo estekak aldatu