Kafea hartzea Iruñean
Kafea hartzea Iruñean bezala euskaratuta, bere jatorrizko izenburua ingelesez A Cup of Tea in Pamplona, Robert Laxalt (1923-2001) idazle estatubatuarrak 1985an argitaratutako eleberri laburra da. 1985eko Pulitzer Sarirako proposatua izan zen, fikzio atalean.
Kafea hartzea Iruñean A Cup of Tea in Pamplona | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1985) |
Argitaratze-data | 1985 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | A Cup of Tea in Pamplona |
Hizkuntza | ingelesa |
Sariak | 1985eko Pulitzer Sarirako proposatua. |
Euskaraz | |
Izenburua | Kafea hartzea Iruñean |
Itzultzailea | Xabier Mendiguren |
Argitaratze-data | 1986 |
Bilduma | Erdal Literatura-elaberria |
Orrialdeak | 89 |
ISBN | 84-7529-402-2 |
Argumentua
aldatuGaia, Jon Kortazarren arabera, kontrabanduaren inguruan moldatua, infernurantzako bidaia bat da, gizon baten hondoratzea. "Eta jakinmina pizteko erne ibili bazaigu idazlea, ez da bare geratu bukaera harrigarria asmatzerakoan. Amaiera eszeptikoa, ezkorra, naturalista, irakurlearen buruan gera zitezkeen folklore oihartzunak betirako ezabatzen dituena".[1]
Kafea hartzea Iruñean eleberriak Euskal Herria zatitzen duen mugaren bi aldeetan kokatzen da, kontrabandoaren munduan. Gregoriok, kontrabandista ezaguna, Iruñean geldiune bat dago, kafe bat hartzeko eta hortik abiatzen da argumentua.