Kadeshko gudua Egiptoko Inperio Berria Ramses II.a faraioaren agindualdian eta Hitita Inperioa Muwatallis II.a erregealdian zeuden garaian jazotako gudu bat izan zen, Orontes ibaiaren haranean eta Kadesh hiriaren inguruan, gaur egungo Siriako lurraldean.
Egiptoar kronologiaren arabera K.a. 1274. urtean gertatu zen, eta bertan borrokatu ziren bi aldeen eta gudularien datu taktiko eta militarren xehetasunak jakitera eman ziren historiako lehenbiziko gudua izan zen. Ziurrenik gerra-gurdiez osatutako inoizko gudurik handiena ere izango zen, beharbada denera 5.000-6.000 gerra-gurdi elkar borrokatu baitziren. Horretaz gain, osoki Brontze Aroko teknologia erabiliz borrokatu zen azken gudu handia izanaren garrantzia ere badu.