Küküllero

Zuberoako maskaradako pertsonaia

Kükülleroak Zuberoako maskaradetako pertsonaiak dira, Maskarada gorriko kideak. Dantzari gazteak izaten dira, erdi trebatuak, eta, gaur egun, ez dute parte-hartze handirik izaten. Honela janzten dira: boneta gorria urre koloreko xingolekin, jaka gorria, bularralde zuria, urre koloreko zintekin apaindua, eta galtza, galtzerdi eta oinetako zuriak.[1] Bralia dantzatzen dute beste gorri guztiekin batera.

Kükülleroak
Zuberoako maskarada gorria
Kükülleroak, Sohutako maskaradak, 2003
Datu biografikoak

Erreferentziak aldatu

  1. Santamaria, Javier. Küküleroak. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).

Kanpo estekak aldatu