Justin Hiriart Gregorio Muro "Harriet" komikigileak sorturiko komiki sorta da. Francisco Fructuosorenak dira marrazkiak eta koloreak.

Gregorio Muro komikilaria Justin Harriet-ez hitz egiten (2022)

XVII. mendeko euskal herriko kostaldean eta ternuako lurraldean kokatua da, eta Justin Hiriart izeneko euskal baleazalearen bizipenak kontatzen ditu. 80ko hamarkadan hasi ziren lehen aleak argitaratzen. Euskarazko bertsioa Ipurbeltz eta Habeko Miken eskutik kaleratu zen. Gazteleraz eta frantsesez ere argitaratu da.


2015an Edizio Oso batean bildurik argitaratu ziren atal ezberdinak[1].

Istorioa aldatu

XVII. mendea. Justin Hiriart Donibane Lohizunen bizi den itsas kapitaina da. Martin kontramaisuarekin batera, Ternua inguruetan baleak ehizatzea du ogibide. Abentura ugari biziko dituzte bi lagunek. Atal ezberdinetan zehar, itsas nabigazio, baleontzi eta balearen ehizaren berri jakingo du irakurleak. Euskal baleazaleek ipar-amerikar herriekiko zituzten harremanak ere ageri dira liburuetan zehar, Mikmak eta inuitekin zituzten harremanak alegia. Frantziako eta Ingalaterrako gobernu eta ontziteriekin sorturiko tirabirek ere estuasunetan jarriko dituzte protagonistak behin baino gehiagotan.

Atalak aldatu

Sei atal izan dira argitaratuak, han hemenka:

  1. Itsas gorritan
  2. Izotzezko tranpa
  3. Sekretua
  4. Brulota
  5. Satanen Itsasuntzia
  6. Itzal zuriak

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. SA, Baigorri Argitaletxea. (2015-11-12). ««Justin Hiriart»-en komiki albumak berrargitaratu dituzte» GARA (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).