Julia Zesaris (Zesar)
Julia Zesaris (latinez: Julia Caesaris; K.a. 83 - K.a. 54), Julio Zesarren alaba bakarra izan zen, Kornelia Zinila bigarren emaztearena.
Julia Zesaris (Zesar) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma, K.a. 83 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Heriotza | ezezaguna, K.a. 54 (18/19 urte) |
Heriotza modua | erditzea: arazo puerperala |
Familia | |
Aita | Julio Zesar |
Ama | Kornelia |
Ezkontidea(k) | Ponpeio (K.a. 59 - K.a. 54ko abuztua) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Leinua | Julii Caesares (en) |
Jarduerak |
K.a. 59an, Ponpeiorekin ezkondu zen Julia, Fausto Sila (Silaren ondorengoa) eta Marko Bruto ezkongaiak zituen arren. Ponpeiorekiko ezkontza politikoa zen erabat, biek (Ponpeiok zein Zesarrek) haien arteko hitzarmen (Lehen Triunbiratua izenekoa) indartu nahi zutelako, senatariei, batez ere Katon Minorreko taldeari, aurre egiteko.
Hala ere, Plutarkoren arabera, Ponpeio maitemindu zen emazte gaztearekin. Hispania Tarraconensis probintzia Erromatik gobernatzea erabaki zuen, Juliarekin egon ahal izateko. Julia, ume bat erditzen ari zela hil zen, K.a. 54an. Heriotzak aita eta senarra zeharo atsekabeturik uzti zituen. Heriotza, halaber, Lehen Triunbiratua porrotera (eta gerra zibilera) eraman zuen lehen pausoa izan zen.
Plebearen tribunoen oposizioa gorabehera, Juliari estatu-hileta eman zioten. Julio Zesar alabaren ondoan lurperatu zuten K.a. 44an.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Zesaris (Zesar) |