Juduen erritu bainuak Baionan

Baionako eraikina juduen bainuekin

Juduen erritu bainuak (frantsesez: Bains rituels juifs) edo Mikve Baionako Santizpirita auzoan gordetzen den eraikin historikoa da. Mikvea judaismoak agintzen dituen garbiketa-bainuak egiten diren espazioa da; pertsona bat erabat urperatu daitekeen ur-edukiontzi bat behar izan du.

Juduen erritu bainuak Baionan
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′45″N 1°28′10″W / 43.495942°N 1.469406°W / 43.495942; -1.469406
Map
Ondarea
Mérimée IDPA64000086
Kontaktua
Helbidea32 rue de la République

Kokapena

aldatu

Eraikina Errepublikako plazaren 32an dago eta judu herriaren presentzia historikoaren testigantza aberatsa eskaintzen du. 2014tik monumentu gisa sailkatuta dago eta 2022tik arkitektura ondare gisa babestuta.[1] Bainua etxe partikular zahar bateko lehen solairuan dago.

Historia

aldatu

XVI. mendearen hasieran Santizpirita auzoan ezarritako familia judu espainiar-portugesen presentziaren lekuko dira bainu hauek. testuek frogatzen dute 1752tik etxe-multzoaren berreraikitze datatik daudela, baina etxe horiek birmoldatu besterik ez baziren, bainuak oso lehenagokoak izan daitezke. Bainuak euri urek eta aldameneko muinoko iturri batek elikatzen zuten. Mikveh gela zabala da. Bertan 1,34 m-ko sakonera duen abluzio-putzu bat eta ur depositu bat daude. Bi putzuak lurrean zulatu zituzten.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu