Judu-erromantze hizkuntzak
Judu-erromantze hizkuntzak erromantze hizkuntzetan eratorritako judu-hizkuntzak dira, eskualde horietako juduen komunitateek sortuak.
Hizkuntzak
aldatu- Judukatalana, katalan juduek mintzaturiko hizkuntza edo katalanaren aldaera izan zen. Orain galdurik dago.
- Judu-italiera, italiar juduek mintzaturiko hizkuntzak dira, egun 200 hiztun baino gutxiago dituztenak.
- Juduen nafar-aragoiera, nafar eta aragoiar juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago[1].
- Judu-latina, Erromatar Inperioaren juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago.
- Judu-portugesa, portugaldar juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain aztarnak baino ez dira geratzen Belmonte inguruan eta Algarven.
- Ladino, lehen Espainiako juduen hizkuntza izan zen eta egun bere ondorengoak diren sefardiena. Guztietan hedatuena izan zen eta bada.
- Shuadit, okzitaniar juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago.
- Judu-frantsesa, iparraldeko Frantzia, Herbehereak eta mendebaldeko Alemaniako juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Judeo-Aragones: Revista de Filología Española 8.136-41 (1946)
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |